Ehiza eta Natura Azoka bihar Zegaman

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Bihar Zegaman IV. Ehiza eta Natura Azoka burutuko da. Egun osoan zehar izango dira ehizari lotutako jarduerak herrian. Ehiza era desberdinetan egiten duten txakurren erakusketa, falkoneria, ehiztari erreskate frogak, plater tiroa eta era guztietako ekimenak antolatu dira.

Bestalde, ehiz materiala ere izango da, bai salgai eta baita ere erakusgai Zegamako pilotalekuan: erremolkeak, erropa eta oinetakoak, armategiak, pentsuak..., eta haurrentzat ere puzgarriak izango dira goiz eta arratsalde.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos