Eguzki Goxo abesbatzak Gabonetako emanaldia eskaini zuen elizan

Eguzki Goxo abesbatzako kideak emanaldian. /  NÚÑEZ
Eguzki Goxo abesbatzako kideak emanaldian. / NÚÑEZ

NÚÑEZ IRURA.

Igandeko mezaren ondoren, Gabon kontzertua eskaini zuen Eguzki Goxo abesbatzak San Migel elizan. Herritar ugari gerturatu ziren emanaldira. Josune Insaustiren zuzendaritzapean 'Suite de Navidad', 'Minuit Chrétien', 'O Tannenbaum', 'Malaika', 'Malaika akawambia' eta 'Pata pata' abestiak eskaini zituzten. Emanaldia amaitzeko, ikusleekin batera 'Hator Hator' kantatu zuten.

Liburutegiko ordutegia

Egun hauetan Kultura bulegoa eta liburutegiak ordutegi berezia izango dute Gabon jaiak direla eta. Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an irekita egongo dira goizez. Kultura Bulegoa 9:00etatik 13:00etara eta liburutegia 11:00etatik 13:00etara.