Eguzki aprobetxamenduaren hobaria, onartuta

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren baitan, %25eko hobaria onartu du Larraulgo Udalak eguzki aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten etxebizi- tzentzat. Hobaria eskatzeko familia unitateko adin nagusiko kide guztien NAN fotokopia, ondasun higiezinaren azken erreziboa eta instalazioa egiaztatzen duen agiria (lehen aldiz eska- tzen bada) aurkeztu beharko dira Udaletxean.