Egutegirako argazki lehiaketa antolatu du Udalak

YARZAAMEZKETA.

Iazko arrakasta eta parte hartzea ikusirik, aurten ere egutegirako argazki lehiaketa antolatu du Amezketako Udalak. 14 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute gehienez hiru argazki aurkeztuz, formatu digitalean.

Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da. Irudiak udaletxean aurkeztu beharko dira informazio osagarriarekin batera: non atera diren, egilearen izen-abizenak, telefonoa edota helbide elektronikoa. Argazkiak CD batean, USBan (itzuli egingo da) edo udala@amezketa.eus helbidera bidalita aurkeztu beharko dira.

Epaimahaia alkateak, zinegotzi batek eta Zumadi eskolako irakasle batek osatuko dute. Lehiaketan 13 sari banatuko dira, bakoitza 50 eurokoa. Irudi guztiekin, hilabeteko bana gehi azalekoa, 2020ko egutegia osatuko da.