Eguraldia lagun izan zuten jolasean ibili ziren haurrek

Beroari aurre egiteko aproposak izan ziren ur jolasak. /  YARZA
Beroari aurre egiteko aproposak izan ziren ur jolasak. / YARZA

YARZAABALTZISKETA.

Eguraldi sargoria lagun zutela, Abaltzisketako haurrek ederki pasa zuten atzo gurasoek prestatutako jokoetan jolasean. Goiz guztian plaza inguruan jolasean aritu ziren, aulki-jokoan, tokan, pista-jolasean, eta ur-jolasak ere nahi adina izan ziren. Ondoren, haurrek zein gurasoek elkarrekin bazkaldu zuten frontoian.

Gaur eguerdian Larraitzen Gipuzkoako Segalari Txapelketaren finala jokatuko da. Arratsaldean, berriz, 18:00etan XX. Zaldi lasterketa igoera egingo da Amezketatik Abaltzisketara.

Ondoren, herritarren arteko jokoak antolatuko dira plazan, eta jarraian Elizagoien ahizpekin erromeria hasiko da. Iluntzeko 21:30ean San Juan sua piztuko da eta XXXII. San Juan dantza eta Soka dantza eskainiko dituzte herritarren. Jarraian, Elizagoien ahizpekin erromeriak jarraituko du.