Egun batez artzain izateko aukera, larunbatero

Herria ezagutzeko aukera izan duen bisitari talde bat. / M.C.ELORZA
Herria ezagutzeko aukera izan duen bisitari talde bat. / M.C.ELORZA

Uztaila eta abuztuan bisita bereziak ere antolatu dira herriko gaztandegietara

M.C.ELORZAIDIAZABAL.

Gaztainaditxuloko Ander Barandiaran artzainak bere egunerokoa partekartzeko aukera eskaintzen dio nahi duen guztiari. Uztaila eta abuztuko larunbata guztietan, bi ordutako bisita bat antolatu da, 11:30tik 13:330ra, berarekin hainbat lan burutzeko. Honela, artaldea larretara eramaten lagunduko diote partehartzaileek eta bueltan, artzainak ikuilua eta gaztandegiko beste gune batzuk erakutsiko dizkie guztiei. Bisita, ekoizten dituzten gazten dastaketa batekin bukatuko da.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek ezinbestekoa izango dute izena ematea, 943188203 telefonora deituz edo info@idiazabalturismo.com zuzenbidera korreo bat idatziz. Pertsonako prezioa,helduentzat 12 eurokoa izango da 6-12 urte bitarteko umeentzat 5 euro.

Beste hainbat ekimen

Baina hau ez da udaran herrian egiten den eskaintza turistiko bakarra. Ekaina amaieran eman zitzaion hasiera Idiazabalgo Udako denboraldi turistikoari, hainbat ekimenekin. Gaztaren Interpretazio zentroak bere irekiera ordutegia zabaldu du irailaren 30 arte, astelehenetik igandera 11.00-14.00 eta 16.00-19.00 irekiera ordutegian ateak zabalduz.

Bestalde, uztaila eta abuztuan zehar herriko gaztandegietara antolatutako bisita berezietan parte hartu ahalko da. Idiazabal Gazta bezalako produktu bikainak erakarrita turista fluxua urte osoan zehar garrantzitsua bada ere, uda garaian asko handitzen da, mundu guztitik bisitariak jasoz.

Idiazabal paketea 2018an aurkeztu zen lehen aldiz berrikuntza gisa eta aurten ere partehartzaileek elkarlanean Idiazabal paketea antolatu dute. Honen helburua Idiazabalera bisitan datozenek eguna herrian pasatzeko aukera ematea da. Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroko bisita, herriko gaztandegi bateko bisita eta herriko jatetxe batean menuaz gozatu ahal izango dute, prezio itxi baten barruan. Gainera pakete hau erosten dutenek, igerilekuko sarrera doan izango dute.

Gaztandegiei dagokienez, Gaztainaditxulo, Goiburu zein J. Aranburu gaztandegiak bisitatzeko aukera izango da. Jatetxeei dagokienean, Xume, Pilar Enea eta Guardi jatetxeak izango dira Idiazabal paketearen baitan menu desberdinak eskeiniko dituztenak. Herriko gainontzeko tabernetan pintxo zein artisau garagardoak dastatu ahalko dira.

Idiazabal paketeko eskaintzaz gain, egunero herriko gaztandegi bat bisitatzeko aukera egongo da goiz eta arratsaldez egingo diren hiru saiotan. Honez gain, uztaila eta abuztuko igande guztietan J.Aranburu gaztandegian bisita bereziak izango dira goizeko 11.30etatik 13.30etara Idiazabal Gaztaren ekoizpen prozesua ikusteko.