XXI. edizioa izango du igandean Zizurkilen egingo den azoka bereziak

Azokako postuak bisitatzeko aukera izango da. / ARRATIBEL
Azokako postuak bisitatzeko aukera izango da. / ARRATIBEL

Bihar 'Emakumeen isilpeko emaria' izeneko ikuskizuna ikusteko aukera ere izango da, 18:30ean Zizurkilgo Zimiterioan

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Igandean Zizurkilgo Azoka Berezia XXI. edizioa izango da. Aurrena, bihar, larunbata, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: 'Plazida Otaño oroituz. Emakumeen isilpeko emaria' ikuskizuna 18:30ean Zizurkilgo Zimiterioan. Haatik dan-tza konpainiaren Lau Eme koreografia, Plazida Otañoren bertso antzeztuak eta emanaldia borobilduko duten Amaia Agirrek botatako bertso musikatuak.

Bestalde, Plazida Otañok eta herriko ondaren den Gorritiren Baserriko 'Argia' eskulturak ere emakumeen isilpeko emaria gogora ekar- tzeko asmoz herriko plazan ikusteko aukera ere izango da.

Eta igandeko egitaraua hau izango da: Goizeko 10:30ean irekiko da azoka. Teodoro Hernandorena kale osoan zehar Zizurkilgo baserritarren 5 postu eta beste 14 elikagai postu izango dira Intxaur fontoian. Horretaz gain, 21 artisauen lanez gozatzeko aukera ere izango da hurbiltzen direnen gozagarri. Azokaren ordutegia 10:30-14:30 eta 16:30-19:00 izango da. Udalaren mezua argia da, «Zizurkilgo baserritarren postuetan erosiz gure baserritarrei laguntzeko deia egin nahi genuke». Eta, bertara gerturatzen direnek beira eta lihoa lantzen eta forjan egiten prozesu osoa ikusteko aukera izango dute.

Tailerrak ere eskainiko dira goizez zein arratsaldez. 11:30ean, haurrentzat liho eta buztin tailerrak eta txikientzat puzgarriak eta 16:30ean, haurrentzako tailerrak, poneyak azokan zehar eta puzgarriak. Era horretara, eurek egindako produktuak eskuetan dituztela joan ahal izango dira etxera txikitxoenak, egun batez artista eta nekazari bihurturik.

Beste hainbat postu berezi ere izango dira: herriko San Millan eta Otaño ikastetxeetakoek eta guraso elkarteek ere jarriko baitute postua. Tolosaldeko Turismo Bulegoak ere ipiniko du postua azokan, eskualdeko parajeen berri emateko.

Herri bazkaria, Zimiterioan

Urteroko ohiturekin jarraituz, eta azken urteetan herri bazkariak izan duen arrakasta ikusirik, aurten ere Zimiterioan eskainiko da bazkaria. Menua: Salda, bertako postuetako enbutidoa, bertako barazkiekin egindako paella erraldoia, yogurta, kafea eta txupitoa izango dira. Txartelak 15 euroren truke erosi daitezke Iriarte eta Egarri tabernetan. Oraindik badaude, beraz, jendea anima- tzen dugu txartelak erostera. Soberan badaude, egunean bertan ere salgai jarriko dira.

Harri Handien Txapelketa

Beste aldetik, Zizurkilgo Proba Plazan, arratsaldeko sei t'erdietan Gipuzkoako Harri Handitako harrijasotze txapelketa ospatuko da. Harrijasotzaileak burutu beharreko lana: 16/14 arroako (200/175 kiloko) laukizuzena, 16/14 arroako (200/175 kiloko) zilindrikoa, 12 arroako (150 kiloko) kubikoa eta 8 arroako (125 kiloko) bola. 2 minutuko lana harri bakoitzarekin. Parte hartuko duten 5 harrijasotzaileak: Jokin Eizmendi Manterola, Aimar Galarraga Ibarguren, Aimar Irigoien Jauregi, Iban Ugartemendia Saizar eta Jon Unanue Alberdi.

Autobusa doan

Joan-etorriak erraztu eta mugikortasun arazoak ekiditeko, aurten ere doako autobus zerbitzua jarri dute. Autobusak egun osoan zehar ibiliko dira gora eta behera, etengabe. 10:15etik aurrera Bulandegiko errotondatik eta Zubiarretxoko bidegurutzetik irtengo dira autobusak. Eguneko azkeneko autobusa, aldiz, 20:30ean irtengo da Zizurkil goitik. Beraz, autobusa erabiltzeko gonbita zabaldu nahi dute, guztiontzat hobea izango baita, eta noski baita lanean ari diren boluntarioen esanei kasu egiteko ere.

 

Fotos

Vídeos