Ederki pasatu zuten haurrek euren egunean

Krosean adin guztietako gaztetxoek parte hartu zuten, baita puzgarrietan eta marrazki lehiaketan ere. / I. ARRATIBEL
Krosean adin guztietako gaztetxoek parte hartu zuten, baita puzgarrietan eta marrazki lehiaketan ere. / I. ARRATIBEL

IMANOL ARRATIBELASTEASU.

Herriko gaztetxoenek euren eguna primeran pasa zuten atzokoan eurentzat antolatutako jolas, puzgarri eta bestelako ekitaldietan. Goizean, haurren txupinazoa eta haurren krossa egin ziren eta krosak parte hartze handia izan zuela nabarmendu behar da. Ondoren, marrazki lehiaketa burutu zen, asteasuarrak artista direla erakutsiz. Bestalde, goizean eta arratsaldean zehar, Disniruñarekin puzgarriz bete zen Usarrabi pilotalekua.

Ondoren, indarrak berreskuratzeko, Umeen bazkaria egin zen. Bertan, 150 haur eta gaztetxo mahai inguruan bildu ziren. Arratsaldean berriz, Txan magoa plazan eta gizonezkoen pala txapelketako finala jokatu ziren. Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteek bota zuten txupinazoa Udaletxeko balkoitik eta kalejira egin zen jarrain, txistulari, buruhaundi eta Zizurkilgo erraldoiekin. Gaubean, bertso saioa izan zen Plazan eta kalejira tabernaz taberna, Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza trikitilariekin.

Gaur, kuadrillen eguna

11:30ean Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketako finalak. Eskuz mutilak: Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre. Palaz neskak: Naroa Beobide eta Maddi Urkola. 12:00etan kuadrilen triki poteoa Ondoren, Ikurrinaren ekitaldia. 14:30ean bazkaria. 16:30ean zezen txikiak eta poniak. 18:30ean Sakatu elektrotxaranga. 22:30ean zezen suzkoa. Jarraian, Euskorleans Dixie Band, musika kalean. 00:30ean Josu Rodriguez DJa plazan eguna amaitzeko