Ederki pasatu zuten gaztetxoek kirola eginez

Xarean jokatzea izan zen probetako bat. Abilezia erakutsi behar izan zuten. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Xarean jokatzea izan zen probetako bat. Abilezia erakutsi behar izan zuten. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

NÚÑEZ IRURA.

Kirol-joko ezberdinak probatzeko aukera izan zuten Irurako gaztetxoek atzo Kirol Astearen baitan. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailako ikasle ugari elkartu ziren, sei taldetan banatuta, saskibaloian, futbolean, xarean, eta irrist-arraunean aritzeko. Proba bakoitzean lortutako puntuak batuz, amaieran guztientzako merienda banatu zen.

Gaur orientazio-jokoa

Beste aldetik, familientzako eta lagunentzako orientazio-jokoa antolatu da gaur, hilak 6an, arratsaldean.

Taldetan banatuta, mapan markatutako balizak aurkitu beharko dituzte parte hartzaileek. Jolasa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta bi ordu izango dituzte puntu guztietatik igarotzeko.