Ederki pasa zuten haurrek ginkanan

Bizikletarekin trebezia erakutsi zuten gaztetxoek. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Bizikletarekin trebezia erakutsi zuten gaztetxoek. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

NÚÑEZ ALKIZA.

Maiatzeko Kultur ekitaldien baitan, atzo ginkana antolatu zen. Haurrak eta gaztetxoak gustura aritu ziren frontoian antolatu ziren probak bizikletarekin igarotzen. Hogeitik gora parte hartzaile izan ziren trebezia erakutsiz eta arratsaldeari amaiera emateko ipuin kontaketa saioa izan zuten Mertxe Aizpuruarekin.

Museoen eguna, gaur

Gaur Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Ur marak egitarau berezia antolatu du. Eguerdian bisita gidatua izango da museora eta arratsaldean Iñaki Zudairek 'Kaleko bizipenak' kontzertua eskainiko du 19:00etatik aurrera. Aldi berean, Koldobika Jauregiren 'Amestutako arkitekturak' erakusketa ikusi ahal izango da.

Jarraian, elkartasun afaria egingo da Ur maran bertan. Afariaren prezioa 12 eurokoa izango da. Menu arruntaz gain, barazki-jalea ere egongo da.

Frontenis txapelketa

Gaur 18:00etan Frontenis Master Txapelketako partidak jokatuko dira, baita bihar ere,. Bestalde, gaurko antolatua zegoen Hernio-Gazumeko intsektuak ezagutzeko ibilaldia datorren ekainaren 8ra atzeratu da.