Ederki pasa zuten haurrek antzerki emanaldian

Patata Tropikala taldeko kideak 'Kalean otso etxean uso' emanaldia eskaini zuten. /  NÚÑEZ
Patata Tropikala taldeko kideak 'Kalean otso etxean uso' emanaldia eskaini zuten. / NÚÑEZ

NÚÑEZ IRURA.

Patata Tropikala antzerki taldeak 'Kalean otso, etxean uso' antzerkia eskaini zuen atzo arratsaldean.

Irurako haurrek ederki pasa zuten otsoaren inguruko istorioak entzunez eta hiru txerritxoen bahitzailea bera izan den argitzen.

Loatzora irteera

Ohitura den bezala bihar, abenduak 31, Loatzo mendira irteera antolatu da Iruran. Goizeko 9:00etan aterako da taldea plazatik mendizaleak.