Ederki pasa zuten haurrek San Martin jaietan

Mota guztietako pertsonaiak margotu zituzten aurpegian. /  YARZA
Mota guztietako pertsonaiak margotu zituzten aurpegian. / YARZA

YARZA ERREZIL.

Errezilgo herritarrek giro ederrean hasi zituzten San Martin jaiak eta atzo ederki ospatu zuten. Arratsaldean haurrentzako jolasak antolatu zituzten frontoian, gaztetxo ugari aritu ziren guraso elkarteak prestatutako jokoetan, hala nola, zankoen gainean, arrantzan, bolotan, malabaretan, eta abar. Aurpegia margotzeko aukera ere izan zuten eta gurasoek ere ederki pasa zuten haurrei laguntzen zein jokoetan proba egiten.

Gaur azoka eta lehiaketa

Gaur igandean, goizeko 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da San Martin elizan, eta jarraian hamaiketakoa eskainiko da Borondegin. Eguerditik aurrera, herriko produktuen azoka egingo da frontoian. Azokaren baitan tarta eta gazta lehiaketa herrikoiak antolatuko dira. Arratsaldean, 17:30ean, bertso-saioa izango da elizan Errezilgo festa batzordeak antolatuta. Andoni Egaña, Onintza Enbeitia, Agin Laburu eta Alaia Martin bertsolariek parte hartuko dute; gai-jartzailea Nekane Zinkunegi izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos