DV-Credit Agricole pilota txapelketa, igandean Igarondon

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Igandean, DV-Credit Agricole XXVII. Pilota txapelketa jokatuko dute Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, goizeko 11:30ean. Lehenengo partidan,promesa mailan,Ruiz de Larramendi-Gonzale Sein-Lazkozen bikotearen kontra arituko dira. Eguneko bigarren partidan berriz, seniorrak izango dira protagonistak: Elola-Alduntzin, Garcia-Aldaveren aurka.

Areto futbola

Areto futboleko neska-mutilek lagunarteko partidak jokatuko dituzte Zelaan. BaiReformas senior B mutilek gaur, 20:30ean, Lasarteko Eguzkiren aurka jokatuko dute. A taldekoek 22:30ean jokatuko dute Ataun Troskaetaren aurka. Senior neskak bihar arituko dira, 12:15ean, Ordiziaren aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos