Denboraldiko lehen partidak jokatuko dituzte Intxurreko futbol taldeek

AMAIA GOIKOETXEAALEGIA.

Intxurreko futbolariek gainean dituzte denboraldi berriko lehen neurketak: erregionalen, jubenilen eta kadeteen mailetako mutilen taldeak eta gorengo mailako emakumezkoak izango dira lehian. Azken horiek ligako lehen jardunaldia izango dute Amaikak Bat taldearen aurka bihar 11:00etan etxean.

Partida horren aurretik kadete mutilek ligaxkako bigarren neurketa jokatuko dute Elorrin bertan 9:00etan Vasconiaren aurka; gogora dezagun lehenengo jardunaldian atsedena izan zutela.

Erregionalek eta jubenilek ere atsedena izan zuten iragan asteburuan eta, beraz, bi talde horiek ere bihar estreinatuko dute denboraldia: erregionalek Anaitasunaren zelaian jokatuko dute 15:30ean eta jubenilek Ostadarri egingo diote bisita ordu berean.