Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gonzalez lehenengo geratu zen Covarrubiaseko mushing txapelketan. DV
Denboraldi bikaina Jon Gonzalezentzat

Denboraldi bikaina Jon Gonzalezentzat

Musher lazkaotarrak Suedian izango den Europako txapelketarako sailkatzea lortu du, denboraldi bikaina egin ondoren

DV

LAZKAO.

Viernes, 30 de marzo 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

 Urteak darama Jon Gonzalez lazkaotarrak bere txakurrarekin kirola egiten, ia kasualitatez txakurkros lasterketa batetan 'beste kirol bat probatzeagatik' parte hartu zuenetik. Poliki-poliki mushinga bere bizitzaren parte bilakatzen joan da, eta txakurkrosaz gain, bikejoringa eta trineoa ere egiten ditu lazkaotarrak orain. Patinarena izan da probatu duen azken modalitatea, aurtengo denboraldian.

Bikejoringaren oso antzekoa da, baina musherra mendiko bizikleta batetan joan ordez, patinete batetan mugitzen da. Korrikalari edo musherra patinete gainean doa eta honi tiraka, arnes batekin lotuta, txakurrak. Europa iparraldetik ekarritako bi txakur ditu Gonzalezek laguntzeko; Enuk eta Rider. Hainbat lasterketetan parte hartu dute hirurek aurtengoan patinarekin eta, estreineko denboraldian, Espainiako kopako txapeldunorde geratzea lortu dute.

Bost lasterketek osatzen dute Espainiako Mushing Kopa; aurtengoan Mushing San Adrián de Juarros (Burgos), Mushing A Estrada (Galizian), Mushing La Fresneda (Asturias), Mushing Pobla de Cérvoles (Lleida) eta Mushing Villamanta (Madriden).

Hauetan lortutako postuaren arabera puntuatzen dute korrikalariek eta sailkapen bat egiten da denboraldi amaieran. Bostetik hiru lasterketatan parte hartuta, txapeldunorde geratu da Gonzalez sailkapen orokorrean.

Postu honek gainera, urrian Suedian lehiatuko den Europako Txapelketara joateko txartela eman dio lazkaotarrari. Enuk, Rider eta bere patinarekin joango da Gonzalez Europa iparraldeko herrialdera, denboraldi hasieran zuen helburuetako bat lortuz horrela.

Beste disziplinetan bikain

Baina, patina oso emaitza pozgarriekin probatu arren, mushingaren beste modalitateak ere ez ditu alboratu lazkaotarrak. Bikejoringean jarraitu du esaterako, Enuken laguntzaz, eta hainbat lasterketa lehiatu dituzte disziplina honetan ere, biek elkarrekin.

Azaroan Euskadiko txapeldun izatea lortu zuten Ancinen (Nafarroan) eta denboraldi honetan txirrindu gainean lehiatutako azken lasterketa otsailean jokatu zuen Gonzalezek. Hondarribin izan ziren lazkaotarra eta bere txakura, Gipuzkoako Mushin txapelketan lehen postua lortuz.

Azkenik, Espainiako Elurretako Mushing Txapelketan ere izan ziren Gonzalez eta bere txakurrak. Martxoaren 3an eta 4an ospatu zen, Baqueira Bereten eta ehun eta berrogehita hamar lehiakide inguruk parte hartu zuten, modalitate ezberdinetan. Bi txakur eta trineoarekin egin zuen Jon Gonzalez lazkaotarrak. Larunbata eta igandeko jardunaldien ondoren, podiumeko hirugarren kajoira igo zen, Imanol Cid eta Gaizka Barahona beste bi euskal musherren atzetik.

Orain, denboraldiari agur esatea baino etzaio geratzen lazkaotarrari. Zizurkilen izango da azken txakurkrosa, apirilaren 7an.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios