Borrar
Ivan Torresen oroimenezko lasterketak egin ziren larunbatean eta Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenezko txirrindulari proba.
Dena prest Korputs jaiei hasiera emateko

Dena prest Korputs jaiei hasiera emateko

Gaur arratsaldeko 19:00etan iragarriko dute txalapartariek kukuaren etorrera

NÚÑEZ

ANOETA.

Miércoles, 19 de junio 2019, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txupinazoarekin eta danborradarekin emango zaie gaur hasiera Anoetako Corpus Christi jaiei. Arratsaldeko 19:00etan iragarriko dute kukuaren etorrera txalapartariek. Jarraian, txupinazoa botako da udaletxeko balkoitik. Aurten Anoetako Herri Ikastolako ordezkariak izango dira suziria pizteko arduradunak Ikastolaren 50 urteurrena dela eta.

Ondoren, Kukua jaitsiko da eta haurren danborrada hasiko da. Kalez kale ibiliko da danborrada Loatzoko txarangaren doinuak joz. 20:00etan, ohitura den bezala sardina-jatea egingo da plazan trikitilariek alaituta, eta 21:00etan Ezten Giro taldearekin erromeria.

Kirola nagusi jaien hasieran

Korputs jaiak korrika eta txirrindulari lasterketekin hasi ziren larunbatean. Ivan Torresen oroimenezko lasterketak antolatu ziren haurrentzako eta helduentzako. Helduen mailan Jon Ander Cabero izan zen garailea mutiletan, bigarren Xabier Agirrezabala izan zen eta hirugarren Ibai Iztueta. Nesketan Josune Alberdi iritsi zen lehena, bigarren Oihana Zubillaga izan zen eta hirugarren Garazi Karrera.

Gainera, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenezko txirrindularitza lasterketa antolatu zen. Irabazlea Raul Lopez Franco izan zen, bigarren Iñaki Diaz Melero eta hirugarren Alexander Fernandez Irulegui. Taldeka, Ampo-Ikolan Sports-eko txirrindulariak izan ziren denbora onena egin zutenak. Mendiko saria Enaitz Ayerbe Otegik lortu zuen eta bailarako lehena Imanol Morales izan zen.

Kuadrillen eguna

Larunbatean ere kuadrillen eguna izan zen. Ohitura den bezala eguerdian kuadrillen txupinazoa bota zen. 'Aurten baietz' kuadrilla izan zen joan zen urteko jokoetako irabazlea eta ekitaldi berezia prestatu zuen txupinazorako. Kolore laranjako lainoa botata sartu ziren plazara eta guztien aurrean 'haka' bat dantzatu zuten. Ondoren, pregoia irakurri zuten. Gainera, Osintzulo kuadrillako kideei omenaldia eskaini zieten, eta herriko kuadrilla guztietako ordezkariek 'Agurra' dantzatu zieten. Poteoa ere izan zuten Züttik elektrotxarangarekin. Frontoian bazkaldu ondoren, jokoak antolatu ziren eta Batumore batukada feministarekin poteoa egin zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios