Tolosa Goierri
Dena prest hilabete bukaeran ospatuko diren inauteriez gozatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Dena prest hilabete bukaeran ospatuko diren inauteriez gozatzekoJ. Z.
zegama.
Martes, 11 de febrero 2025, 20:21
Gazte Herexak taldea, Tobera dantza taldea eta Aizkorri guraso elkartea jada prest daude aurtengo inauteriak ospatzeko. Aurten ere, ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu dute, herritar guztiak kalera ateratzeko gonbidapenarekin. Mozorroak prestatzeko eta jaiaz gozatzeko deia bideo baten bidez egin diete zegamarrei, hilaren 28an festa giroan murgiltzeko.
Inauterietako ospakizunak 16:30ean hasiko dira, Toberako dantza taldeen inauterietako dantza emanaldi bereziarekin. Ondoren, 17:30ean, buruhandiak kalera aterako dira herritarrak alaitzera, eta, horrekin batera, Aizkorri guraso elkarteak txokolate jana antolatuko du kioskoko plazan, txikien eta helduen gozamenerako.
Herriko kirolzaleek ere badute zer ikusi inauterietan, izan ere, 19:00etan, Aitxuri herri eskolan 5. saskibaloi txapelketako finala jokatuko da, herriko kirolarien artean lehia beroa bermatuz. Ondoren, 20:00etan, musika eta festa nagusi izango dira, 'Jo Motel' txarangaren eskutik egingo den poteo girotuarekin.
Gauari amaiera ezin hobea emateko, 21:30ean mozorro afaria egingo da frontoian, sari banaketa eta tonbola barne. Afaria I Love Paella-ren eskutik izango da, eta bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Izena emateko epea biharko egunera arte egongo da zabalik, arratsaldez bakarrik, 16:00etatik 19:00etara kultur etxean. Afariaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta menu begetarianoa ere egongo da aukeran.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.