Borrar
Prozesioko irudi bat iaz, herriko kaleetatik behera. J. M. LÓPEZ
Dena prest ostegun eta ostiraleko prozesioez gozatzeko

Tolosa-Goierri

Dena prest ostegun eta ostiraleko prozesioez gozatzeko

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:53

Ostegun Santuan, Aste Santuko ospakizunak abiatuko dituzte segurrarrek, 300 urte baino gehiagoko tradizioari eutsiz. Aurten ere, 250 herritar inguru arituko dira parte hartzen Ostegun eta Ostiral Santuko prozesioetan, kaleetan zehar ibiliko diren bederatzi paso bizitan, hamar irudi historiko eta erlijiosorekin.

Ostegun arratsaldean, Azken Afariko meza ospatuko dute parrokian arratsaldeko, 17:00etan hasita. Ondoren, arratsaldeko 18:15ean, lehen prozesioa abiatuko da herriko kaleetan barrena. Parte-hartzaileek 16:00etan izango dute bilera, prestaketak garaiz egiteko.

Nazareno eta penitente gisa jantzi behar dutenek osasun etxean jasoko dituzte jantziak eta parrokian elkartuko dira gainontzekoekin.

Bihar, berriz, Ostiral Santuan, goizeko 08:00etan hasiko dute Gurutz bidea Santa Engrazia baselizatik, eta Sorkundetar komentura amaituko da. Iaz zaharberritu zuten Kristo gurutziltzatuaren irudiari muina emango diote bidean.

Arratsaldeko 16:30ean, Jaunaren nekaldiaren ospakizuna eta gurutzetik jaisteko ekitaldia egingo da parrokian, eta arratsaldeko 18:15ean bigarren prozesioa abiatuko da kaleetan barrena. Euria eginez gero, prozesioak elizan egingo dituzte.

Pazko egunean, azken meza

Aste Santuko ospakizunei amaiera emateko, igandean, Pazko egunean, hilak 20, meza egingo dute eguerdiko 12:00etan, Sorkundetarren komentuan. Segurak, beste urte batez, fedea, historia eta herri partaidetza uztartuko ditu egunotan, errotutako ohiturari eutsiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dena prest ostegun eta ostiraleko prozesioez gozatzeko