Tolosa Goierri
Dena prest dute olaberritarrek Sanjoanak ospatzekoJ. Z.
OLABERRIA.
Jueves, 19 de junio 2025, 21:14
Gaur hasita eta datorren asteartera ospatuko dira Olaberriko San Joan jaiak, eta herria jadanik prest dago musika, kirola eta tradizioa uztartzen dituen festa giroan murgiltzeko. Kaleak apainduta eta egitaraua osatuta, lau egunez izango dira ekitaldiak adin guztietarako.
San Joan bezpera eta eguna izango dira ekitaldi gehien izango dituztenak. Ekainaren 23an sua izango da gaueko protagonista, herriko musikarien eta dantzarien laguntzaz. Aurreko egunean, mozorro festa egingo da, herritarren irudimena kalera ateratzeko gonbidapen gisa. Meza nagusiak eta ohiko ospakizun erlijiosoek osatuko dute egun handiko egitaraua.
Musikak, bestalde, protagonismo handia izango du. Jaiak hasi bezain pronto, Muxutruk talde ak girotuko du herria, eta Dupla izango da lehen gau handiko izar nagusia. Joselontxo txarangak eta Sukar erromeriak osatuko dute musika eskaintza jaietan.
Aurten, kirol arloan berrikuntza bat izango da: lehen aldiz jokatuko da emakumezkoen eskuzko pilota txapelketa, alebin eta infantil kategorietan. Emakumeen parte-hartzea bultzatzea eta belaunaldi berriei aukera ematea da helburua. Ondoren, ohiko San Joan Pilota Txapelketa jokatuko da, aurten 26. ediziora iritsita.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.