Dena prest bihartik aurrera Beteluko jaiak ospatzeko

M. A. URRIZALKIBETELU.

Bihartik igandera ospatuko dira Beteluko jaiak. Bihar 11:00etan herri gosaria. 12:00etan txupinazoa eta 12:15ean ume jokuak. Arratsaldeko 17:00etan puzgarriak. 18:00etan frontenis txapelketako finala. 20:00etan Iratzar taldearen emanaldia. 21:00etan herri afaria, eta ondoren bingo musikatua. 0.30ean Iratzar taldea goizalderarte.

Ostiralean, 7:00etan herri gosaria gaupaseroentzat. 11:00etan umeen arteko areto-futbol partidak. Arratsaldeko 17:00tetan mus eta dardo txapelketak. 18:00ean aizkora apustua: Rubén Saralegi eta Txomin Amundarain Eneko Saralegi eta Ibai Soroaren aurka. 19.30ean ardo txuri dastaketa. 20:00etan Trikiteens taldearen emanaldia. 8:30ean preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa. 22:00etan zezen suzkoa. 0:30ean trikiteens taldea. 2:30ean DJ Jotatxo goizalderarte. Egunsentian parranderoen argazkia.

San Pedro eguna

Goizeko 7etan auroroak. 8etan diana. 12etan meza nagusia San Pedroren omenez. 13:00etan Pilota goxua txapelketako finala. 14:30ean paellada eta ondoren paella eta 'El precio justo' lehiaketa. 18:00etan Puskabiltza trikitilariek alaiturik. 19:30ean Elektrotxuflaren kontzertua plazan. Bitartean gazta zaharra eta ardoa banatuko dira. 10:00etan zezen suzkoa. 0:30ean Bad Sound System taldearen kontzertua. 2.15ean DJ Mikel Sevillano. 4.15ean DJ Antxon Saez.

Igandean, 12.30ean umeen pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Arratsaldeko 5etan Aitzur eta zartari tiraketa. Arratsaldeko 18:30ean Alurr dantza taldearen emanaldia. 7:30ean Aralar Musika Eskolako ikasleen musika jaialdia. Bitartean tortilla lehiaketa. Ondoren premio banaketa eta tortilla dastaketa. 9etan Herri afaria. Ondoren traka finala eta txosna irekiera parranderoentzat.