Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Datorren iraileko Artisau Azokarako postua eskatzeko epea irekita dago

A. N.

alegia.

Jueves, 26 de junio 2025, 20:49

Kultura batzordea udazkeneko ekitaldiak prestatzen hasia da jada eta, horren baitan, Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da irailaren 28an, igandearekin. Egun horretan, goizeko 11:00etatik 14:00etara egongo dira postuak plazan eta postua jar-tzeko interesa dutenek izena emateko epea irekita dute dagoeneko.

Izena ematea Alegiako udalaren webgunean eta Alegia APP aplikazioan egongo den galdetegiaren bidez egin beharko da. Bertan, eskainiko diren produktuen laburpena eta beharrezko azpiegiturak jakinarazi beharko dira. Nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute mahai kopurua agortu arte.

Odol emaileak

Gaur, ekainaren 27an, odola emateko aukera egongo da Alegian 16:30etik 20:10era bitartean Kultur Etxean. Odola emateko asmoa dutenek gaur goizean bertan hitzordua hartu beharko dute 943.007.884 telefono zenbakira deituta edo gotatanta.eus webgunean. Hala ere, gerturatzen diren guztiel edukiko dute aukera. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideek odol erreserbak betetzeko beharra adierazi dute eta adin nagusiko herritar guztiak animatzen dituzte odola ematera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren iraileko Artisau Azokarako postua eskatzeko epea irekita dago