Borrar

Tolosa Goierri

Datorren astean egingo dira energiaren inguruko bigarren bilerak

A. N.

anoeta-belauntza.

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:09

Tokiko energia komunitatea sustatzeko saioek hurrengo astean jarraituko dute Anoetan zein Belauntzan. Lehenengo saioan komunitate energetikoen inguruko azalpena eman zen eta hurrengoetan berau egikaritzeko lehenengo urrats praktikoak emango dira.

Anoetan astelehenean egingo da bilera, udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean. Belauntzan, berriz, asteartean, hilaren 20an, egingo da bigarren bilera, kultur etxean 18:00etan. Bertan, herrian energia komunitatea sortzeko hurrengo urratsak emango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren astean egingo dira energiaren inguruko bigarren bilerak