Uda 'dastatzeko' eskaintza prestatu du Idiazabalek

Udako eskaintza turistikoko aurkezpeneko irudia/
Udako eskaintza turistikoko aurkezpeneko irudia

'Idiazabal paketearekin' herria bisitatzen dutenek Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroko bisita, herriko gaztandegi bateko bisita eta herriko jatetxe batean menuaz gozatu ahal izango dute, prezio itxi baten barruan

Ekainaren 30ean emango diote hasera Idiazabalgo denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio Zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du irailaren 30 arte, astelehenetik igandera 11:00ak eta 14:00ak bitartean eta 16:00etatik 19:00etara.

'Idiazabal paketea' delakoa da aurtengo berrikuntza nagusia. Herria bisitatzen dutenek Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroko bisita, herriko gaztandegi bateko bisita eta herriko jatetxe batean menuaz gozatu ahal izango dute, prezio itxi baten barruan. Gainera pakete turistiko hau erosten dutenek, igerilekuko sarrera doan izango dute.

Gaztandegiei dagokienez, J. Aranburu eta Gaztainaditxulorekin batera, Goiburuk ere bere gaztandegia bisitatzeko aukera sortu du. Jatetxeei dagokienez, Xume, Pilar Enea eta Guardi jatetxeak izango dira Idiazabal paketearen baitan menuak eskeiniko dituztenak.

Bisita bereziak

Idiazabal paketeko eskaintzaz gain, egunero herriko gaztandegiren bat bisitatzeko aukera egongo da goiz eta arratsaldez egingo diren hiru saioetan. Honez gain, uztaila eta abuztuko igande guztietan J.Aranburu gaztandegian bisita berezia izango da goizeko 11:00etatik 13:00etara Idiazabal Gaztaren ekoizpen prozesua ikusteko.

Uztailaren 14, 28 eta Abuztuaren 11 eta 25ean 11:30tatik 13:00tara berriz, Gaztainaditxulo gaztandegian, Ander Barandiaran artzaiak bere ardi latxen artaldea erakutsiko du, haren manejoa, elikadura etab. Azalduz.

Bestalde, urtero moduan Idiazabalgo udal igerilekuko erabiltzaileek Idiazabalgo Aranburu, Gaztañaditxulo eta Goiburu gaztandegiek emandako gazta desberdinen asteroko zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos