Dantzari txikien festa izango da bihar

NUÑEZ

Legorretako Irrintzi Alai dantza taldeko kideek zein bailarako dantza taldeetako dantzari gazteek Dantzari Txiki eguna ospatuko dute Legorretan bihar, igandean. Goizeko 11:00etan kalejira hasiko dute plazatik abiatuta herriko auzo ezberdinetan dantza egiten. Ondoren, plazan elkartuko dira denak batera dantzatzeko.