400 dantzari txiki inguru Lazkaoko kaleetan

400 dantzari txiki inguru Lazkaoko kaleetan

LAZKAO

Beasain, Ordizia, Gabiria, Zegama, Zumarraga, Portugalete eta Iparraldetik etorritako gaztetxoak izan ziren atzo Lazkaon Dantzari Txiki Eguna ospatzen, etxeko Oin Arin taldekoekin batera. Guztira 400 inguru. Hiru multzotan banatuta, herriko gune desberdinetan dantzak eskaini zituzten plazan elkartu arte. Eguraldia lagun, giro paregabean igaro zen dantzarientzat hain berezia den egun hau.

 

Fotos

Vídeos