Dantzari txiki eguna gaur ospatuko da

NUÑEZ

Maiatza kulturaleko egitarauaren baitan, Dantzari Txiki eguna ospatuko dute gaur, larunbatean, goizean. Plazan elkartuko dira bailarako dantza talde ezberdinetako kideak, eta goiz guztian herriko plaza ezberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak. Ondoren, plazara itzuliko dira denak elkarrekin dantzatzeko. Arratsaldean, 16:30ean serigrafía tailerra eskainiko du Arima Cool Tour-ek Gaztelekuko kideentzako.