Dantzan agurtu zituzten Andra Mari jaiak

Rosa Soroa senidez inguratuta omenaldiaren ondoren. /  NÚÑEZ
Rosa Soroa senidez inguratuta omenaldiaren ondoren. / NÚÑEZ

Rosa Soroa raketista omendu zuten Elduainen

NÚÑEZ ELDUAIN.

Giro ederrean igaro dute Elduaien Andra Mari jaien asteburua. Igandean Rosa Soroa herriko raketista omendu zuten herritarrek. Familia eta lagunez inguratuta, guztien esker ona jaso zuen. Herritarrek bere irudiak zeramatzan raketa zahar bat opari egin zioten.

Ondoren, ohitura den bezala hamaiketako herrikoia egin zen plazan. Antolakuntzak prestatutako piperrak, sardina eta txorizo erreak, txakoli eta sagardoarekin, harrera ona izan zuten bertaratuen artean.

Arratsaldean berriz, Maitane eta bere taldeak kantaldia eskaini zuen plazan, herritarren txaloak jasoz. Ondoren, guztientzako txokolate beroa banatu zen Tio Teronen Semeak taldearen dantza ikuskizunaren aurretik. Herritar zein bisitari ugari gerturatu ziren jaiak agurtu zituen emanaldira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos