Dantza, musika, txapelketak eta jolasak Fleming Herri Eskolako kurtso amaieran

Ikasleek eskaini zituzten koreografietako batzuk, 'Geroa Pasaka' leloa eta bazkaria. / ARRATIBEL
Ikasleek eskaini zituzten koreografietako batzuk, 'Geroa Pasaka' leloa eta bazkaria. / ARRATIBEL

IMANOL ARRATIBELAMASA-VILLABONA.

Urtero bezala, Fleming Herri Eskolak 2019 kurtsoari amaiera emateko festa ederra ospatu zuen Behar Zana frontoian. Bertan, musika, dantza, jolasak... denetarik egon zen ikasleen eskutik. Goizean hasi ziren antolatutako ekintzak. Hasteko, pala eta esku pilota txapelketa jokatu ziren, Arratzainen. Sariak ere banatu zizkieten pilota taldekoek pilotari guztiei.

Eguerdian, dantza eta musika emanaldia izan zen Behar Zana frontoian. Aurten ere, gogo handiz aritu ziren ikasleak, eta besteak beste .'Gure animaliak', 'Erraldoiak eta buru handiak', 'Baby Shark', 'Baloreak', 'Abba', 'Erre zenituzten', 'Turn it up - Igo bolumena' edo 'Waka Waka' entzun ziren. Eguna borobiltzeko, ikasle, irakasle eta gurasoek, denera 400 pertsona inguruk, elkarrekin bazkaldu zuten frontoian.

Arratsaldean, berriz, eguna ondo amaitzeko, 5. mailako gurasoek antolatuta ekintzak eta tailerrak izan ziren DJ baten musikarekin.

Emozioz beteriko jaialdi alai eta koloretsua sortu zuten denen artean. Antolatzaileek gogoratu zuten «gure eskola maitearen 50.urtehurrena ospatuko» dutela datorren ikasturtean eta horren iragarpena ere egin zuten: «50 urtez geroa pasaka!».

Encuentro de mujeres

Lurgatz talde feministak ha organizado para mañana el primer encuentro de mujeres de Villabona. La jornada comenzará a las 11.30 horas, en la Errebote Plaza con el inicio del encuentro que incluye presentaciones y preparación. A las doce del mediodía, en la citada Plaza, habrá talleres, lectura feminista, carteles, henna y diferentes usos del pañuelo. A las dos de la tarde, degustación de comida de diferentes países en Plaza Berdura.

El precio será la voluntad, cada una deberá traer sus propios cubiertos, vaso y plato. Y a las 16.30 horas, sesión de baile para mujeres en el Aljibe.