Danborrada antolatuko da lehen aldiz jaietan

NÚÑEZ

Urtea aurrera doa eta Adunako Jai Batzordea herriko Andre Mari jaiak antolatzeko lanean ari da. Aurten ekintza berri bat antolatu nahi da, danborrada, hurrengo abuztuaren 16an egingo dena. Parte hartu nahi duten herritarrek Uztartza tabernan dute izena emateko zerrenda. Hamasei urtetik gorakoek izen-eman dezakete. Gainera, danborradako entseguak ekaineko lau astelehenetan izango dira, 19:30ean. Derrigorrezkoa izango da gutxieneko entsegu batzuetara joatea parte hartu ahal izateko. Danborradarekin batera udaletxeko bandera eta ikurrina aterako dira.