Borrar

Anoeta

Danbor hotsen artean jaitsi da Kukua

Anitz Dantza Taldeko ordezkariek bota dute jaiei hasiera emateko txupinazoa

Amaia Núñez

Anoeta

Miércoles, 18 de junio 2025, 20:26

Sanjuanen atarian iritsi da aurten Kukua Anoetara festak ospatzeko. Herritarrek plaza bete duten Kukuaren jaitsierarako. Aurten Anitz Dantza Taldeko ordezkariak izan dira txupinazoa botatzeko arduradunak eta dantzan eskertu zuten pregoilari izateko aukera.

Udaletxe eraberrituko balkoira jaitsi da lehen aldiz Kukua eta hor emango ditu jaietako datozen egunak. Ondoren, haurren eta gazteen danborradak herriko kaleak zeharkatu ditu. Sardina-jatearekin eta Iratzar taldearen erromeriarekin amaituko da jaien lehen eguna.

Ostegunean, Korputs eguna, haurren eta mozorroen eguna izango da. Goizeko 10:30etik haurrentzako parkea egongo da plazan eta bukaeran apar-festa egingo da. Arratsaldean, 17:30ean haurrentzako 'Garbijai' ikuskizuna eskainiko da, eta segidan, Anoeta eta Irurako buruhandi eta erraldoiek kalejira egingo dute txistulariekin plazaraino. Iluntzeko 21:00etan saiheski-jatea egingo da plazan, eta 23:00etatik aurrera, Alarma Morea eta Modus Operandi musika taldeen kontzertua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danbor hotsen artean jaitsi da Kukua

Danbor hotsen artean jaitsi da Kukua