Crossfit ekintza antolatu du Ibin Kirol Klubak

YARZA

Kirol ekitaldi berria antolatu du maiatzan Ibin Kirol Klubak. Horregatik, crossfit egiteko irteera egingo dute Tolosara maiatzaren 11n. Crossfita mugimendu funtzionalen bidez, intentsitate altuan egiten diren ariketa ezberdinak dira. Irteera bazkalondoren izango da. Aurreikusitako ordutegiaren arabera 14:00etan aterako dira Berrobitik eta ordu erdi beranduago hasiko da Crossfit klasea. Gehienez ordu eta erdiko iraupena izango du eta amaieran bertan dutxatzeko aukera izango da. 17:00etarako Berrobira iristea aurreikusten da. Izena emateko epea irekita dago jada www.berrobibizia.com webgunean.