Bost Herrien IV. Ibilaldia, larunbatean

A. ETXEBERRIA

Idiazabalgo lur sailetan egingo da larunbatean Bost Herrien Arteko IV. Ibilaldia. Segura, Zegama, Idiazabal, Mutiloa eta Zeraingo mendizaleak biltzea helburu duen txangorako 16,2 kilometroko ibilbidea antolatu da, Etzegaren izango duena irteera eta amaiera. Ibilaldian Balankaleku, Izozkoa, Aitsu, Ormaolatza, Artegieta, Atxurbide, Oregi, Txarea, Artegieta, Nafarrolatza eta Unanaibia igaroko dituzte. Goizeko 8.30etan abiatu eta 14.30ak aldera aurreikusten da amaiera. Hamaiketakoa Oregin egingo dute eta bazkaria Etzegararaten, aurrez izena ematen dutenen artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos