Tolosa Goierri
'Bizitzarako trebetasunak' saioa antolatu da gazteentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
'Bizitzarako trebetasunak' saioa antolatu da gazteentzatA. N.
irura.
Lunes, 31 de marzo 2025, 19:57
Treba gazteak egitasmoaren baitan, 'Bizitzarako trebetasunak' izeneko ikastaroa emango da apirilaren 12an. Ikastaroa doakoa da eta 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Saioa eragileen txokoan emango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:00etara, Powering Education lantaldeko Eukene Gontan Aranoren eskutik, ekintzailetzan eta psikologian aditua.
Ikastaroaren helburu orokorra gazteak bizitzarako eta etorkizunerako beharrezkoak diren tresna praktikoez hornitzea da.
Gai ezberdinak landuko dira, besteak beste, lan-munduan sartzeko gaitasunak eta baliabideak, ekimen ekintzailea eta barne-ekintzailerako motibazioa pizteko edukiak, edota emantzipaziorako lagungarriak diren baliabide nagusiak. Gehienbat teorikoa izango bada ere, dinamika ezberdinak egingo dituzte saioaren baitan.
Kirola izango da nagusi apirileko agendan eta, horren baitan, familian eta lagunartean egiteko mendi ibilaldia antolatu du lehen aldiz Irurako Ikastolak. Igande honetan egingo da, Irurako Ikastolatik abiatuta goizeko 09:30ean.
Helburua lagunartean inguruko naturguneez gozatzea da. Bi ibilbide prestatuko dituzte parte har-tzaileek aukeratzeko. Alde batetik, Uzturre, Belabieta eta Loatzora igoko den ibilaldia, eta bestetik, Loatzoraino joatekoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.