Bixibixi irratsaioa gaur itzuliko da Segura Irratira

A. ETXEBERRIASEGURA.

Gaur itzuliko da Bixibixi irratsaioa Segura Irratira, 12:05etatik, 13:00etara. Hamahirugarren denboraldia aurten, ohiko lagunekin batera atal berriak sartuko dira, euskaraz eta Euskal Herriko ikuspuntuarekin mugitzen diren elkarteengana, erakundeengana, norbanakoengana jo eta arlo ezberdinetan sakonduz.

Gaurko saioa

Euskararen erabilpena sustatzea helburu duen 'Hitz edo Irri' euskaraz elkarri taldearen saioa izanik, taldeko kide den Alaitz Imazek elkarteak esku artean dituen proiektu eta asmoen berri emango du gaurkoan. Saioan izango dira baita ere Uemako Gabi Berasaluze eta Gabino Murua. Hizpide izango dira baita ere Garabidek antolatutako hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldia eta igandeko Kilometroak jaia ere.