Bingoa eta patata-tortilla dastaketarekin hasi zuten Jubilatuen Astea

Bingoan eta tortilla-dastaketan parte hartu zuten jubilatuak. /  NÚÑEZ
Bingoan eta tortilla-dastaketan parte hartu zuten jubilatuak. / NÚÑEZ

NÚÑEZLEGORRETA.

Parte hartze handiarekin hasi zuten Aldaieta elkarteko kideek Jubilatuen Astea. Bingoa eta patata-tortilla dastaketa izan zituzten lehen egunean. Arratsaldean bingo saioa egin zuten eta ondoren elkarteko bazkideek etxean egindako tortillak eraman zituzten bertaratuen artean dastatzeko. Herritarrek ere izan zuten pintxoak dastatzeko aukera.

Jubilatuen Asteko hurrengo ekitaldia bihar, ostiralean, izango da. Ibilaldi neurtua egingo duten herrian zehar 18:00etan. Hiruzpalau pertsonako taldeetan prestatutako ibilbideari bi itzuli emango dizkiote, bost kilometro guztira. Bukatutakoan, txorizo dastaketa izango dute parte hartzaileek.