Borrar
'Go!azen' saioko kontzertua antolatu du Ikastolak.
Binakako Frontenis Txapelketako izena ematea ireki da hilaren 17ra arte

Irura

Binakako Frontenis Txapelketako izena ematea ireki da hilaren 17ra arte

Aurten ere Jatorrak eta Proelite mailetan banatuko dira parte hartzaileak, eta bikote bakoitzean herriko kide bat egon beharko da

Amaia Núñez

IRURA.

Jueves, 9 de enero 2025, 08:24

Binakako Frontenis Txapelketaren laugarren edizioa antolatu du Irurako Gazte Asanbladak. Iaz izandako erantzunaren ondoren, aurten ere bi mailatan antolatuko da txapelketa: jatorrak eta proelite. Izena emateko epea irekita dago jada urtarrilaren 17ra, ostiralera, bitartean. Parte hartzeko, bikote bakoitzean gutxienez Irurako kide bat egon beharko da derrigorrez. Gazte zein helduei zuzendutako lehiaketa izango da.

Jatorrak mailako txapelketa herrikoia izango da eta bertan frontenisean oso iaioak ez diren bikoteak parte hartu dezakete. Helburua ondo pasatzea da. Maila honetan izena emateak doan izango dira.

Proelite txapelketa maila altuagoan jokatzeko ideia duten partaideei zuzenduta dago, konpetitibitatea bilatzen dutenei. Izena emateak 10 euroko prezioa du eta irabazleek sariak jasoko dituzte.

Izena ematea kartelean eta sare sozialetan argitaratu den galdetegiaren bidez egin beharko da, https://forms.gle/Js1dSYhHxWuVtkTu9 estekan.

Bertan, bikoteko kideen izen-abizenak, kontakturako telefono zenbakiak eta zein mailatan jokatuko den adierazi beharko da. Txapelketa urtarrilaren 31n, eta otsailaren 1 eta 8an jokatuko da frontoian.

'Go!azen' kontzertua

Aurten ere, 'Go!azen' kontzertua antolatu du Irurako Ikastolak urte hasierako ekitaldien baitan, Euskal Telebistako telesailean oinarritutako antzerki-musikatuan. Ikuskizuna larunbat honetan, urtarrilaren 11n, izango da, Tolosako Leidor Antzokian. Bi saio eskainiko dituzte, 12:00etan eta 16:30ean. Sarrerak salgai daude Leidorreko leihatilan eta Kutxabank-en webgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Binakako Frontenis Txapelketako izena ematea ireki da hilaren 17ra arte