Bilketa solidarioa Zizurkilen, Tolosaldea Sahararekin

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Udalak, Plazida Otaño liburutegiak eta herriko 3 ikastetxeek (Pedro Mª Otaño, Zubimusu ikastola eta San Millan) bat egin dute Tolosaldea Sahararekin elkarteak abian jarri duen bilketa solidarioarekin. Urtarrilaren 31ra bitartean, hiru ikastetxeetako ikas-komunitateetako kideek beren ikastetxeetan utzi ahal izango dituzte produktuak, eta gainerako herritarren kasuan, Zizurkilgo udal-bulegoetan eta Plazida Otaño liburutegian utzi ahal izango dituzte. Bilduko diren produktuak honako hauek izango dira: Elikagai ez galkorrak (lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa), Higiene-produktuak (konpresak eta haur zein helduentzako pixoihalak) eta Eskolako materiala. Biltzen diren produktuak otsail erdialdera eramango dituzte Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek, errefuxiatu-kanpamentuetara.

 

Fotos

Vídeos