EH BILDUK ZERRENDA AURKEZTUKO DU UDALERAKO

EH BILDUK ZERRENDA AURKEZTUKO  DU UDALERAKO

Duela lau urte hartutako ezohiko bideari jarraipena emanez, EH Bilduk zerrenda aurkeztuko du datozen Udal hauteskundeetan ere. Zerrendaren hurrenkeran hautagaiak honakoak dira: Amaia Junquera, Andoitz Apaolaza, Amaia Aranburu, Arantxa Ruiz de Larrinaga, Haitz Balerdi, Maria Teresa Anduaga eta Iker Aizpeolea; ordezkoak berriz, Oroitz Altuna, Beñat Zubeldia eta Josu Etxeberria. Hortaz, egungo alkatea ez da zerrendaburu izango, nahiz eta hautagai jarraitu, eta egun zinegotzia den Amaia Junquera joango da hautagaitzaren lehen postuan.