EH Bilduk maiatzaren 2an egingo du zerrendaren jendaurreko aurkezpena

EH Bilduren zerrenda osatzen duten kideak. /  GOIKOETXEA
EH Bilduren zerrenda osatzen duten kideak. / GOIKOETXEA

AMAIA GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako EH Bilduk prest du maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea. Arantxa Irazusta buru duen zerrenda sei emakumez eta sei gizonezkoz osatuta dago: Arantxa Irazusta Etxeberria, Ana Usandizaga Altuna, Unai Iraola Agirrezabala, Eider Zubillaga Agirrezabala, Amaia Jimenez Arandia, Silbestre Balerdi Urrestarazu, Inaxio Rekondo Etxarri, Rosi Barandiaran Merino, Imanol Irazustabarrena Garmendia, Manex Elola Gorostidi, Ainara Tomasena Lasa eta Iñigo Elola Bengoetxea.

Talde hori jendaurrean aurkeztuko dute maiatzaren 2an, ostegunarekin, arratsaldeko 18:30ean herriko plazan. «Hautagaiak aurkeztearekin batera, datozen lau urteetarako prestatu dugun programaren berri emango dugu», adierazi dute Alegiako EH Bildutik. «Ekitaldi berean hautagaitzari babesa adierazteko argazkia aterako dugu, eta herritarrak ekitaldira eta argazkian ateratzera gonbidatzen ditugu».