Bihotz biriketako bizkortze ikastaroan izena emateko azken eguna

NUÑEZ ADUNA

Basopeta Guraso Elkarteak eta Adunako Udalak bihotz biriketako bizkortze ikastaroa antolatu dute. Izan ere, pertsona batek bihotz-gelditze bat duenean, egoera horretan dagoen minutu bakoitzeko bizirik ateratzeko aukerak ehuneko 10ean murrizten dira. Denek egin dezakegu bihotz-biriketako bizkortzea, erraza baita oinarrizko ezagutza batekin. Bihotzeko masajea, esaterako, bularraren erdialdean minutuan ehun sakaldi egitean datza.

Bi eguneko ikastaroa izango da, maiatzaren 27an astelehenean eta 29an asteazkenean emango dena Kultura Aretoan 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa jaso nahi dutenek adunakogurasoekt@gmail.com edo kultura@aduna.eus helbideetara idatzi beharko dute. Gaur ostirala, maiatzaren 17a, da izena emateko azken eguna.

Herriarteko txapelketa

Lehen kanporaketa irabazi ondoren Bergararen aurka, bigarren faseko joaneko jardunaldia jokatuko dute gaur ostiralean Adunako pilotariek.

Jaialdia 19:30ean hasiko da, Adunako frontoian.