Bihartik astelehenera ospatuko dira jaiak

Txupinazoa 20:13ean izango da eta ondoren, 21:30ean, herri afaria egingo da plazan

URRIZALKIARRIBE.

Asteburu honetan ospatuko dira Arribeko jaiak. Ostiraletik asteleheneraino izango dira, eta herriko jendea gogotsu dabil jaietan ondo pasatzeko asmoarekin. Horrela, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, 'Amonaren eskutik' bailarako dantzarien emanaldiaz disfrutatzeko aukera izango dute bizilagunek. Jaiei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa, berriz, 20:13ean botako da. Ondoren, 21:30ean, herri afaria egingo da plazan.

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan Puskabiltza izango da. Arratsaldeko 18:00etan ume jolasak eta zaldi karroen paseoak. Gabezinen musikak alaituko du gau giroa eta ondoren DJ Elorri bere musikarekin.

Igandean, goizeko bederatzietan, Goiz soinua. 12:00etan meza nagusia. 12:30ean Xix Patata tortilla lehiaketa. Arratsaldeko bostetan gazteen pilota partiduak. Zazpiretan aizkolariak: Iker Vicente- Txomin Amundarain / Rubén Saralegi - Ibai Soroa. Ondoren pintxoak eta trikitilariak.

Jaiena azken eguna astelehenean, goizeko 11:30ean Puskabiltza. 20:00etan pintxo-afari-merienda egingo da plazan DJ Txokokinek alaituta. Eta festei amaiera emateko, DJ Elorri arituko da.