Bihar, Rakugo, Japoniako ipuin kontaketa tradizionala, Gaztezulon

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Bihar, Gaztezulok Japoniako Rakugo ipuin tradizionalen emanaldia antolatu du 18:30ean. Emanaldia Gaztezulon izango bada ere, adin-tarte guztietako ikusleei irekita dago. Japoniako bertako Hiromi Yoshida aurkezle eta gidari gisa hartuta, Azpeitiko antzerki-eskolako hiru kidek umorerik faltako ez zaion emanaldia eskainiko dute. Ipuinak Azpeitiko rakugo taldeko Axen Escaladak, Arantzazu Maizek eta Maider Ibargurenek kontatuko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos