Bihar ospatuko da umeen eguna

URRIZALKI

Datorren larunbatean, maiatzak 4, ospatuko da umeen eguna Betelun. Goizeko 11etan jostailu trukaketa (parte hartzeko ezinbestekoa izango da txarteltxoa erakustea). 11.30etan altxorraren bila; 12.30etan herri kirolak; 13.30etan bazkaria frontoian; 15etan mahai jolasak eta jolas kooperatiboak; 17.30etik 19.00etara karaokea eta musika herriko plazan.