Borrar

Tolosa Goierri

Bihar jokatuko dute Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Sariko finala

Urbietarren arteko lehia izango da, lehengusuez osatutako bi bikote lehiatuko baitira elkarren aurka

Amaia Núñez

ZIZURKIL.

Jueves, 22 de mayo 2025, 20:39

Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Saria iritsi da bere amaierara. Bihar larunbatarekin jokatuko da lehenengo edizio honetako finala, 12:00etatik aurrera, San Millan elizako zimiterioan. Finala Urbietarren arteko lehia izango da, lehengusuek osatutako bi bikoteak iritsi baitira finalera, bi anai bikoterekin.

Xabier Urbieta Otaegi eta Andoni Urbieta Etxeberriak, Ibai Urbieta Etxeberria eta Jon Urbieta Otaegiren aurka jokatuko dute. Jon eta Xabier, Urbieta I.a eta II.a, Behar Zana taldeko jokalariak dira, eta Andoni eta Ibai, Urbieta III. eta IV.a Txost taldekoak.

Txapelketaren lehenengo edizio honetan zortzi bikotek hartu dute parte. Bi multzotan banatuta lehiatu ziren lehenengo fasean, eta bakoitzeko lehenengo biak sailkatu ziren finalerdietara.

Urbieta I eta Urbieta IV.ak Alberdi eta Aizpururen aurka 11-13 irabazita lortu zuten finalerako txartela, eta Urbieta II.ak eta III.ak Lizaso eta Maizen aurka 5-13 irabazita.

Pasaka plaza librean jokatzen ez den joko zuzen bakarra da. Leku itxietan jokatzen da, hala nola arkupeak (zimitorioak edo udaletxeetako arkupeak), trinketeak eta frontoi motzak. Pilota modalitate hau neguko joko gisa ezagutzen da, eta eskuz nahiz eskularru motzarekin joka daiteke.

Pilota sarearen gainetik pasa behar da, eta pilota goxoa erabiltzen da, trapu asko eta kizkirik gabea. Guantearekin jokatuz gero, pilota handiagoa izaten da. Sarea kantxaren erdian jartzen da, eta joko zuzen guztietan bezala, kintzekak kontatzen dira. Hala ere, pasakan ez dago arraiarik, laxoa, bote luzea eta errebotea ez bezala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar jokatuko dute Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Sariko finala