Bihar jokatuko dira Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako finalak

YARZA BERROBI.

Berrobiko Ion Ander Izagirreren omenezko XXVII. Frontenis Txapelketako finalak bihar, hilak 8, larunbatean, jokatuko dira. Arratsaldeko 15:30etik aurrera jokatuko dira maila guztietako partiduak Urreburu pilotalekuan.

Horrela, lau mailatako finalak jokatuko dira lehiaketan. Mutilen binakako finala Xabi Goikoetxeak eta Ibai Amundarainek, Markel eta Ander Agirreren aurka jokatuko dute. Jarraian txapelketa mistoko finala izango da Xabi Goikoetxea eta Leire Jauregi Mireia Barriolaren eta Xabi Zubiriaren aurka. Partidu oso interesgarriak.

Hirugarren partidua nesken binakakoa izango da, Mireia Barriola eta Aiora Lasarte Maialen Senperenaren eta Mirari Arteagaren aurka. Azkenik, mutilen banakako finala Odei Arregik eta Xabi Goikoetxeak jokatuko dute elkarren aurka.

 

Fotos

Vídeos