Borrar

Bihar, igandea, XXIX. Dantzari Txikien eguna izango da Zaldibian

IRAOLA

ZALDIBIA.

Sábado, 6 de abril 2019, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iztueta Dantza Taldeak eta Udalak antolaturik, bihar, igandea, XXIX. Dantzari Txikien eguna izango da. Bost dantzari-taldek hartuko dute parte egun osoko festa horretan: Aurtzaka (Beasain), Alurr Dantza Eskola (Ibarra), Amets Bide (Ordizia), Irrintzi Alai (Legorreta) eta Iztueta (Zaldibia). Hauek dira egitarauaren parterik nagusienak: 12:00etan, desfilea; 13:00ean, jaialdia; 14:00etan, bazkaria; 16:30ean, dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik, herriko plazan.

Aipaturiko ospakizuna dela eta, Santa Fe kalea itxirik egongo da 12:00etatik 13:00etara. Eta 8:00etatik 13:00etara ezin izango da ibilgailurik aparkatu Txamarretxe kalean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios