Bihar hasiko dira Santa Marina festak

ARANTZAZU BAZTARRIKAGABIRIA.

Datorren asteburuan Gabiriako bi puntetan kokaturik dauden auzoetako jaiak ospatuko dira. Alde batetik, Aztiriako Santa Marina festak, eta bestetik, Alegia auzoko Santa Madalena jaiak.

Aztiriako festen baitan, bihar, osteguna 11:00etan meza nagusia ospatuko da. Ondoren, hamaiketako auzoko musikariek alaituta.

Ostiralean, 18:00etan, Ezkila joaldia eta etxafleroen jaurtiketa jaien hasiera adierazteko. 19:00etan bola eta toka lehiaketak auzotarrentzat. 21:00etan auzo afaria: Aztiria erretegian. 23:00etan Josu Zubiarekin kantak goizaldera arte.

Larunbatan, 11:30ean auzoko gazteen eta ez hain gazteen herri kirolak. 13:00etan poteo herrikoia. 18:00etan Aztiriako patata tortilla lehiaketa. Ondoren, pintxo eta ardo banaketa. 18:30ean bola lehiaketa. 21:00etan bertso afaria Aztiri bat elkartean Ane Beloki, Gorka Maiz, Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegirekin.

Igandean, 10:00etan, goiz eresia Gabiriako txistulariekin. 11:00etan Aztiriako XV. Mendi Lasterketa. 11:00etan meza nagusia. Ondoren auzoko nagusienari omenaldia eskainiko zaio. 18:00etan goi irakaskuntzako erakustaldia eta hezte bakeroa. 18:30ean herri kirol proba. Trikitilariek iluntzera arte jarraituko dute.

Alegia auzoko festak

Ostiral honetan, 19:30ean, sagardo festa. Sagardo eta pintxo dastatzea. 21:00etan Dantzaki taldearen erakustaldia. 21:30ean, afari herrikoia. Ondoren, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Larunbatean, 18:00etan paella erraldoia nola egiten den ikusgai izango da Itsasoko Ostatuko Manu eta Aidaren eskutik. 21:00etan paella erraldoiaren afaria, eta ondoren bingoa sariekin eta DJ Gorrotxa musika jartzen.

Eta, azkenik, astelehenean 12:00etan, meza nagusia izango da. Bukaeran Izazpe abesbatzaren emanaldia. Ondoren Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa eta ostean hamaiketakoa. 17:00etan puzgarriak haur eta gaztetxoentzat. 19:30ean Madalena dastatze saioa, DJ Gorrotxak musika jarrita.