Borrar

Belauntza

Igande eguerdian botako dute San Joan jaietako txupinazoa

Eguerdian herriko gazteen dantza saioa egongo da; arratsaldean berriz, herri kirolak eta Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna

Amaia Núñez

Belauntza

Viernes, 20 de junio 2025, 21:04

Lau egunetako jaietan murgilduko dira bihartik aurrera Belauntzan. Igande eguerdian botako dute San Joan jaietako txupinazoa eta jarraian herriko gazteen dantza emanaldia egongo da. Arratsaldean, herriko gazteen arteko herri-kirol dema antolatuko da 16:30ean eta 18:00etan, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia egongo da.

Astelehenean, hilak 23an, Urbasa txalaparta eta akrobazia taldearen ikuskizuna 17:00etan, eta 20:00etan San Joan sua piztuko da herri afariaren aurretik. Gauean, Muxutruk taldearekin erromeria.

San Joan eguneko egitaraua Dianarekin hasiko dute 8:00etan. Eguerdian meza nagusia eskainiko da eta, segidan, hamaiketakoa. Arratsaldean, herriko gazteen arteko pilota partiduak jokatuko dira 16:30ean. Ondoren, bertso-saioa Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Unai Mendizábal bertsolariekin. Imanol Artola 'Felix' arituko da gai-jartzen.

Datorren asteazkenean haurren eguna izango da. Eguerditik aurrera puzgarriak egongo dira, baita bazkalondoren ere. 18:00etan apar-festa egingo da. Usadioari jarraituz, jaiei amaiera emateko saiheski jana egingo da, Joxelu Anaiak taldeak girotua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igande eguerdian botako dute San Joan jaietako txupinazoa