Bihar botako dute Andra Mari jaien txupinazoa

NÚÑEZ ADUNA.

Adunako Ama Birjinaren Jasokundeko jaiak bihar, larunbatean, hasiko dira txupinazoarekin. 13:00etan botako da txupinazoa udaletxeko balkoitik eta jarraian Oilasko Jokua egingo da eta II. Urrezko Ollaskua banatuko da. Aurtengoan herriko baserrietako oilasko-erakusketa egingo da eta erakutsitakoen artean aukeratuko da irabazlea. Goizean goiz gainera oilasko biltzaileak aterako dira, erakusketarako animaliak bilduko dituztenak. Bestalde, 11:30etik 13:00etara puzgarriak eta jolasak izango dira haurrentzako. Ondoren, haurren-bazkaria egingo da eta bazkalondoren, 15:00etan Eriz Magoak emanaldia eskainiko du. Jarraian, berriro egongo dira puzgarriak eta jolasak. Iluntzeko 21:00etan oilasko biltzaileek afaria izango dute, eta 23:00etan Izer eta Alabierrekin erromeriak emango dio amaiera egunari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos