Bihar amaituko dira festak, koadrilen egunarekin

IRAOLA ZALDIBIA.

Bihar, larunbata, emango dira bukatutzat aurtengo Santafe jaiak. Honako programa hau dago iragarria: 12:00etan, Euskal Herriko gaztetxoen sega-lehiaketa; 13:00etan, koadrilen kalejira, Jun Da Jo txarangarekin; 14:30ean, bazkaria herriko plazan; bazkalondoan, koadrilen arteko jokoak eta kalejira; 21:30ean eta 23:00an, dantzaldia, Tximeleta musika taldearekin.

Sagardotegira irteera

Beti Gazte erretiratuen elkartean eraturik, hilaren 18rako, Astigarragako Larrarte sagardotegira irteera dago programatua. Sagardoaren Museoa bisitatu eta, ondoren, bazkaria izango da. Zozketa bidez izendatuko dira eserlekuak, hilaren 14an. Behar izanez gero, Agurtzane eta Iñakiren laguntza izango dugu mugikortasun arazoak dituzten lagunak kotxeetan sagardotegira hurbiltzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos